Aplikatu beharreko araudia

  • 2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena.
  • Administrazio-Kontseiluaren Erabakia, 2023ko maiatzaren 24koa, Bilbao Bizkaia Museoak erakundearen Barruko Informazio-Sistema sortzea onartzen duena.

Araudi honen helburua

  • Babes egokia ematea otsailaren 20ko 2/2023 Legearen 2. artikuluan aipatzen diren egite edo ez-egiteetako bati buruzko informazioa ematen duten pertsona fisikoek jasan ditzaketen errepresalien aurrean.
  • Informazioaren kultura eta erakundeen integritate-azpiegiturak indartzea eta informazioaren edo komunikazioaren kultura sustatzea, interes publikoaren aurkako mehatxuei aurre hartzeko eta antzemateko mekanismo gisa.
Salaketen kanalerako sarbidea

Barruko informazio-sistema

  • Erakundearen Administrazio- Kontseilua ezarri du. Bilbao Bizkaia Museoak erakundean eskumen hori administrazio-kontseiluari dagokio, eta 2023ko maiatzaren 24ko erabakien bidez gauzatuko da.
  • Besteak beste, sistemak Legearen 5. artikuluak ezarritako baldintza hauek betetzen ditu:
    • Legearen 3. artikuluan aipatzen diren pertsona guztiei aukera ematen die lege horren 2. artikuluan arautzen diren arau-hausteei buruzko informazioa jakinarazteko.
    • Modu seguruan diseinatu, ezarri eta kudeatu da, informatzailearen identitatearen eta egiten diren jarduketen konfidentzialtasuna eta datuen babesa bermatzeko.
    • Komunikazioak idatziz eta/edo ahoz aurkezteko aukera ematen du.
  • Sistema honetan integratuta daude:
    • BARRUKO INFORMAZIO-KANALA (informazioak jasotzeko postontzia). Sistemak komunikazio anonimoak aurkezteko eta ondoren izapidetzeko aukera ematen du. Salaketak/informazioak aurkezteko bide hauek erabili ahal izango dira:
      • Kanal telematikoa: https://salaketakbbmuseoak.bilbao.eus
      • Posta arrunta: idatzizko komunikazioa Bilbao Bizkaia Museoak erakundeko erregistroari.
      • Elkarrizketa pertsonala: aldez aurretik hitzordua eskatu beharko zaio Bilbao Bizkaia Museoak-eko Barne Informazio Sistemaren arduradunari, Administrazio Kontseiluak izendatuta. Horretarako, posta elektroniko bat bidali ahal izango duzu salaketak@bbmuseoak.eus helbidera.
      • Telefonoz/Ahots-mezularitzaz.
Deskargatzeko dokumentu interesgarriak