Bilbao Bizkaia Museoak
Ezagutu gure Museoak
Nor Gara
2013ko ekainaren 25ean, Berreginen Museo ko eta Euskal Museoa Fundazioko patronatu batzordeek kudeaketa batzea adostu zuten, bi ekipamenduetako ezaugarri komunak kontuan hartuta. Harrezkero, kudeaketa pertsonalitate juridiko propioa duen Erakunde bakar baten bidez egiten da, hain zuzen ere, 2014ko martxoaren 4an egindako Administrazio Batzordean eratutako Bilbao Bizkaia Museoak S.L. erakundearen bidez.
Bi museoek xede komun eta osagarriak dituzte, eta menpekoak diren bi Administrazio Publikoek, hau da, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, parte-hartze bera dute horietan.
Bilboko Berreginen Museoa 1922. urtean sortutako erakunde batek kudeatzen zuen. Museoko bildumaren balioa bertako berreginen “kalitatean” dago. Erakusten diren piezek, gehienak Grezia Klasikoko garaikoak, “jatorrizko obren igeltsuzko lehenengo kopiak” dira, eta, besteak beste, Londresko Museo Britainiarrean, Parisko Louvren edota Florentziako (Italia) Akademia ospetsuan erakutsi izan dira.
Bilboko Euskal Museoa 1921ean ireki zen, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak sortuta. Gaur egun, Euskal Museoa-Museo Vasco de Bilbao izenarekin ezagutzen da. Kulturako jardueraren printzipio gidaria da “bildumak osatzen dituzten eta historian zehar euskal herritarrek garatu dituzten bizimoduak lekukotzen dituzten objektuak zaintzea eta hedatzea” .
Kontratatzaile profila
Atal honetan erakundearen kontratazioari buruzko informazioa argitaratuko da, eta prozedura bakoitzari buruzko informazio garrantzitsua aurkituko da, bai eta Bilbao Bizkaia Museoak bere kontratazio publikoko prozeduretarako erabiltzen duen kontratazio-plataformarako estekak ere. 2019ko otsailaren 25etik aurrera, plataforma hori Eusko Jaurlaritzaren kontratazio-plataforma da, eta bertan eskuratu ahal izango du beharrezko informazio erabilgarri guztia.
Lizitazio elektronikoa
Lizitazioak
Lizitazioak 2017ko urritik aurrera
Kontratuen zerrenda
Zerrenda ikusi
Lizitazioak 2017ko urrira arte
Kontratuen zerrenda
Zerrenda ikusi
Urteko plangintza
Bilbao Bizkaia Museoak SL, jarduera nagusia museo-jarduera duen sektore publikoko erakundea, helbide soziala: Mirasol Kondearen kalea 2, 48003 PK, NUTS ES213 kodea, 944158333 telefonoa, www.bbmuseoak.eus webgunea, eta kontratatzailearen profila hemen: https://www.contratacion.euskadi.eus/hasiera/ eta https://www.bbmuseoak.eus/eu#contratante 9/2017 Legearen 28.4 artikuluak ezartzen dituen betebeharrak betetze aldera, kontratazio publikoaren jardueraren programazioari dagokionez, kontratazio-jardueraren programazio hau ezartzen du:
Ikusi